27. mayo 2019 · Ttutturre · Categorías:Noticias

 

XVI. ARALARKO IBILALDIA: IBILBIDEA

 

Lekunberriko Herriko Plazan hasiko dugu ibilaldia, goizeko 07:00etan. Donostiarako bidea hartuko dugu, errepidetik, Tejeria zubia pasa eta Albiasuko Behatokira iritsi arte. Ondoren, Baraibarko antenaren eta Errazkingo borden inguruan ibiliko gara eta Ttutturrera igoko gara.Handik, Beloki mendiaren gailurrera joanen gara, ondoren Albira (Lekunberritik Aralarko Mikel Deunara doan errepidea) jaisteko. Hortik Artxueta mendiaren gailurrera igoko gara, handik Atako bailara izanen dugu jomuga, Burnigurutzeko muinoa eta Iribas herria. Iribastik Lekunberrira iritsiko gara

 

BIDEOA IKUSTEKO HEMEN KLIKATU

TRACK JEISTEKO- DESCARGAR TRACK

 

PROBAREN ARAUDIA:

Ttutturre Kirol Elkarteak antolatzen du 16. Aralarko Ibilaldia, 2019ko ekainaren 9an, eta ondoko araudiari jarraituz, eginen dena:

1.Ibilaldian aldez aurretik izena emanda 12 € ordainduko dira (www.mendizmendi.com) eta egunean 15 €
2.Ez da inolako sailkapenik zehaztuko. Adierazitako kontrol guztiak eta finkatutako denborak bete ondoren ibiladia amaitzen duen edonork, oroigarri bat jasoko du.
3. Antolatzaileek osasun kontrolak egiteko aukera eskaintzen dute, edozein unetan behar izanez gero, burutuko dira.
4. Ttutturre Kirol Elkartea Ibilaldian zehar, edo horren ondorioz, gertatu daitezkeen istripu edo gaixotasunen arduradun ez da izango. Parte hartzaileek uko eginen diote edozein kalte- ordainei.
5. Ezinbestekoa ikusten bada, ibilbidean zehar eta edozein unetan, hartu dezakete antolatzaileek ibilaldia bertan behera uzteko erabakia
6. Azpiegitura eta zerbitzu egokiak eskaini ahal izateko, parte hartzaileen gehienezko kopurua 250 lagunekoa izanen da.
7. Araudi honetan zehaztutako guztia Antolaketa Batzordeak ebatziko du.

Share

Ttuturre.